Arantza Santua
Arantza Santua | |
---|---|
Christian relic (en) eta arantza | |
Honen parte | Arantzazko koroa |
Arantza Santua, kristau tradizioaren arabera, Kristoren buruan gurutziltzatu aurretik jarritako Koroa Santuaren arantza bat da. Pasioaren tresna hau Jesusi egotzitako erlikietako bat da.
Aleak elizetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehunka eliza dira bat erlikia gisa gordea dutela aldarrikatzen dutenak.[1] Dozenaka kontatu zituen Espainian 17. mendeko idazle batek, Gil González Davilak, zeinaren iritziz Jesusen burua ukitu zutenak 72 izan ziren, baina Koroan gehiago ere egon ziren.[2]
Euskal Herrian badira behintzat bi ale, bat Gasteizko Berroztegieta herrian gordea 1555. urtetik, eta Aste Santuko prozesio batean ateratzen ohi dena.[3][4] Iruñeko Katedralean 15. mendeko erlikia-ontzi bat dago, Arantza Santuarena, baina Hilobi Santuaren erlikia delakoa ere (toki berean gordea eta lehenagokoa 13. mendekoa) inoiz Arantza Santuaren izenarekin ere ezaguna zen, bertan beste arantza bat egon zitekeela uste delarik (gero bertatik mugitua nonbait).[5]
Erroman 19 arantza omen daude, horietatik aipagarriak :
- Jerusalemgo Gurutze Santuaren basilikan, bi elkarren ondoan jarriak.[6]
- San Pedro basilikan.[7]
Florentzian beste 27 arantza, batez ere aipagarriak:[1]
- Santa Croce basilikan,
- Santa Maria del Fiore katedralean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) Fleury, Charles Rohault de. (1870). Mémoire sur les instruments de la passion de N.-S. J.-C.. L. Lesort (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Domínguez Moreno, José María. (2019). «Reliquias de la Pasión de Cristo en Extremadura» funjdiaz.net (Revista de Folklore) 445 (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Berrostegieta - Entidad local menor» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Semana Santa - Turismo en Vitoria-Gasteiz» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ Aguirre, Javier Martínez de. (2002). «Los relicarios góticos del Santo Sepulcro (siglo XIII) y de la Santa Espina (siglo XV) de la catedral de Pamplona» Príncipe de Viana 63 (226): 295–326. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ France, Jean-Pierre Dalbéra from Paris. (2011-06-14). Reliques de la vraie Croix et de la Passion dans la chapelle Sainte-Hélène. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ Gaillard, Michèle. (2001). «Les Reliques. Objets, cultes, symboles» Medievales: Langue, textes, histoire (40): 167–170. ISSN 0751-2708. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).